XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ea horren ondoren atseginago diren elkarrekin, azkenengoetan beraien eztabaidatxo horietako batzuk izan baitituzte.

Etxerantz nindoan ez gogo onez, zeregin handirik gabe, etxepe batetik ke seinaleak ziruditenak ateratzen ikusi ditudanean.

Seinale haien esanahia ezagutzen ez nuenez, aztertzera hurbildu naiz (detektibe pribatuarena eginez).

Beren burua zigarroekin akabatzen ari ziren ikaskide batzuk ikusi ditut.

Ahoa irekitzeko astirik eman gabe, oihuka hasi dira: Hemen dator Pete askojakina, Pete, aholku zuhurretaka, Pete zeuen burua akabatzen ari zarete esaka ibiltzen dena.

Nire inguruan bildu dira kea aurpegira botatzen zidaten bitartean eta denak batera kantari:

- Tabakoa kaltegarria da zuretzat baita zuren inguruan daudenentzat ere.

- 100.000 lagun inguru hiltzen ditu urtero.

- Zigarro bakoitzak bost minutuko bizia kentzen du.

- Britainia Handian 15 minututik behin pertsona bat hiltzen da birikietako minbiziz.

- Birikietako minbizia sortzen du, ETA bronkitisa, ETA bihotzeko gaitza.

- Txarra da oraindik jaio gabe dagoen umearentzat.

- Hautsontzi bati musu ematea bezalaxe da.

- Erretzaileen laurdena hondatzen du tabakoak.

Nik ez nuen ulertzen nola, guzti hori jakinda, artean ere erretzen aritzen diren.

Atsegin handiz azaldu didate ZERGATIK.

Annek esan du bera hamahiru urterekin hasi zela.

Bere ahizpa nagusia asko erretzen zuen mutil batekin zebilen.

Gau batean gurasoak etxean ez zeudelarik mutila etxera joan zen eta mutila eta ahizpa atzeko aldeko atera hurbildu ziren (amak ezin zuen usainik etxe barruan jasan) eta erretzen hasi ziren.